Deskubritu Euskal Herriko martxa zikloturista : La Bizikleta Salida domingo 5 de junio 2022

Proben araudia
Bizikletaz lasaitasun guztiz ibiltzeko!

1. Artikulua : ONEZPENA

Parte-hartzaile orok onartuko du Erregelamendu hau ezagutu izana, bere osotasunean onartuko ditu klausulak, eta txirrindularitzak dituen arriskuak onartuko ditu.

Antolatzaileak edozein unetan berrikusi eta eguneratu dezake araudia. Aldaketa guztiak berehala aplikatuko dira, gertaeraren webgunean presentzien bertsio errebisatua argitaratu ondoren. Araudia asko aldatzen bada, antolatzaileak ahaleginak egingo ditu inskripzioa egindako momentuan emandako posta elektronikora abisua emateko.

2. Artikulua: PROBA

LA BIZIKLETA txirrindularitza proba kronometratu bat da, errepideko trafiko publikoari irekia.

LA BIZIKLETA FFCren babespean egiten ari da. BIZIKLETA TALDEA, tokiko zuzenbidea aplikatzen zaion elkartea, probaren antolakuntza eta egituraren arduraduna.

LA BIZIKLETA mendian eta bide malkartsu eta bihurguneak daudenenetan egiten den maila altuko txirrindularitza proba bat da.

Parte hartzaileek behar bezala prestatuta egon behar dute fisikoki, erratz-autotik harago joateko mehatxupean, eta horrek lasterketatik kanpo uztea eta bere kabuz itzultzea dakar.

Parte hartzaileak prest egon behar dira errepidetan ibiltzeko, edozein egoeratan daudela ere. Mendiko errepideen egoera, oro har, ona da, baina txarra izan daiteke arrazoi desberdinengaitik : Mendiko bide txikiak egin ohi diren eragatik, edo ekaitzei lotutako uholdeengatik, edo mendiko bideetan ugariak izan daitezkeen beste arrazoi batzuengatik.

Erratzezko ibilgailuak, pasabidearen ordutegiaren arabera araututako abiaduran doanak, lasterketaren amaiera adierazten du. Erratzak gainditzen dituen edozein txirrindulari lasterketatik kanpo geratuko dira eta bere kabuz joango dira helmugara.

Gomendatutako gutxieneko ekipoarekin (gutxienez arrakala bat konpontzeko materiala) konpondu ezin dezaketen arazoren bat jasaten duten parte-hartzaileek bakarrik hartu ahal izango dute lekua erratz-ibilgailuan.

3. Artikulua : PARTEARTZAILEAK

Parte hartzea guztiei irekia dago MUXU eta PIMENTÉE (109 eta 169 kilometroko ibilbide kronometratuak), federatuak eta federatu gabeak, gutxienez probaren datan adin nagusikoak izan beharra dago: 17 urte baino gehiago lehiaketaren datan.

Salbuezpena :

  • 109. Kilometrotako proban (MUXU) soilik onartzen dira 1 FFC juniorrak, guraso-baimenarekin.

Ondo entrenatutako txirrindulariek bakarrik gainditu ahal izango dituzte ibilbide kronometratuetan proposatutako zailtasunak.

Frantziako Kirol Kodearen L231-2 eta L231-3 artikuluen arabera, kirol-lehiaketa batean parte hartzeko, batez ere FFC erakundearen babespean, hurrengoen aurkezpenaren menpe dago:

– Edo behean zerrendatutako Frantziar LIZENTZIA, 2022ko BIZIKLETAKO urtean baliagarria dena, eta nahitaezko hurrengo informazioa jaso behar duena:

  • FFC : CM=Bai
  • Kirola lehiaketan egiteko kontraindikaziori ez izatea
  • UFOLEP : Mediku ziurtagirian data / konpetizio praktikarekin / R5 kirolaria
  • FSGT : Mediku ziurtagiria aurkeztua = Bai / edo / Mediku ziurtagiria luzatua = Bai.

Atzerriko parte-hartzaileak onartu egingo dira, baldin eta UCIri atxikitako federazio batek emandako konpetizioko lizentzia badute UCI ID zenbakiarekin, bestela azpian adierazitako mediku ziurtagiri bat aurkeztuz.

– Edo MEDIKU ZIURTAGIRI BAT, frantsezes, euskeraz, erderaz, alemanez edo ingleses, derrigorrez azpiko informazioa daukana:

  • Abizena, izena, izena eman duenaren jaiotze data (izen ematean jarritako informazio berdina),
  • Lehiaketako txirrindularitza praktikatzeko kontraindikaziorik eza
  • « Lehiaketako txirrindularitza » ez den beste edozein aipamen (bizikleta, zikloturismoa, kirola) ez da onartuko
  • « Lehiaketa » hitza ezinbestekoa da.
  • Zirurtagiri medikuaren data,
  • • Medikuaren zigilua eta sinadura.

Inskribaturiko bakoitzari dagokio bere inskripzio-espedientearen estatusa ziurtatzea, “IZENA EMAN DUTENEN ZERRENDA”n:

Izena emateko prozesuan bukaeran, “Accepté” egoera duen agiria jasotzen duenari, bizikletako plaka bat atxikiko zaio.

Espediente baten titularrak, inskripzioak ixtean “Rejeté” estatusa duen agiri justifikagarri bat duenak, ez du inolako prestaziorik jasoko (ez bizikletako plakarik eta ezta sarrerako loterik), ez hartze-zerrendarik), dorsala jasotzean agiri guztiak aurkezten baditu salbu.

Segurtasun arrazoiak direla eta, parte hartzaile kopurua 2024 izatera mugatzen da.

4. Artikulua : IZEN EMATEA

Probara izenematea www.labizikleta.fr web-orritik PB-organizazioaren bidez egiten da soilik. Tarifak probaren webgunean daude.

Urruneko salmentarako kontratua izanik, egun jakineko aisialdiko jarduerarako, atzera egiteko eskubidea ez da baliatzen PIMENTEE eta MUXU izen emateetan (L121-19, L121-17 eta L121-21-8 kontsumo-kodeak). Inskripzioa pertsonala eta atzeraezina da, irmoa eta behin betikoa.

Ez da inskripziorik atzeratuko hurrengo edizio batera. Inskripzio-eskubideak, edozein dela ere inskripzio-espedientearen estatutua, antolakuntzaren menpe gelditzen dira dena delakoak gertatuta ere.

Probaren ondorengo edozein berrinskripzio ez da onartuko, parte hartzaileak zor den diru kopurua ordaindu ezik.

Izenemateko epe muga: 2024ko Martxoak 31 Igandea

PREZIOAK

Izenemateen prezioa ondokoa izango da. La MUXU 109KM / LA PIMENTEE 169KM :

  • 1.tik al 130.ra MUXUn = 48€
  • 1.tik al 70.ra PIMENTEn= 48€
  • 131.tik 260.ra MUXUn = 58€
  • 71.tik 140.ra PIMENTEn = 58€
  • 261.tik aurrera MUXUn = 68€
  • 141.tik aurrera PIMENTEEn = 68€

Parte hartzaileei GOBIK bizikleta maillot bat eskainiko zaie, zikloaren irudia duen eta stock-a bukatu arte.

Ez da lehentasunezko dorsalik emango.

5. Artikulua : BIZIKLETA PLACA ETA DORSALA

“Chantacoko lautadan” erretiratzeko egongo dira, Donibane Lohizuneko irteeran, Ascainerako bidean, larunbata, 2024ko Maiatzak 18 Larunbata 14H00 tik 19H00 ra eta Maiatzak 19 Igandea 6H00tik 6H30 ra.

Dorsalik ez da bidaliko, eskura emango dira.

Dorsala ematea irmoa eta behin betikoa da. Izena emateen zerrenda www.labizikleta.fr web orriaren bidez kontsultatuko da, PB-Organisation gure bazkidearekin lotuta.

Kronometroko txipa-a duen bizikletako plaka partaide bakoitzari emango zaio identitatezko agiri bat erakutsi eta gero. Seta harrera-gunean jaso behar da, probaren webgunean aipatutako ordutegian.

Bizikletako plakak irteerako sarbidea ematen du. Txipa duen plaka bizikletako manilarrari finkatu beharko da, berau tolestu gabe eta proba osoan zehar irakurgarria izan behar delarik.

6. Artikulua : DERRIGORREZKO ETA DEBEKATUTAKO MATERIALA

BIZIKLETA, FFCren babespean egingo da. Parte hartzaileak federazio horren indarreko araudira egokituko dira. Txirrindulariak kasko zurrun bat eraman beharko du buruan proba osoan zehar.

Parte-hartzaile bakoitza hasieran aurkeztu beharko da, funtzionamendu-egoera onean dagoen bizikleta batekin eta gomendatutako gutxieneko laguntza-ekipoarekin. Antolatzaileak bere gain hartzen du parte hartzen duen edonori irteera ukatzeko eskubidea, bere bizikleta oso egoera txarrean egoten bada eta ondorioz bere erabilera arriskutsutzat jotzen bada (pneumatiko higatuak, balazta-patina higatuak…).

Gravel bizikletak onartzen dira baldin eta beren manillarrak ez badu 44 zm ko zabalera gainditzen eta debekatuak daude sillin azpiko ekipaia eramateko poltsa haundiak ere.

Ibilbideen teknikotasuna ikusita eta partehartzaileen segurtasuna bermatzeko , guztiz debekatua dago LA BIZIKLETA-n ondoko materialarekin parte hartzea :

  • Erlojupeko bizikleta, akopledun bizikleta.
  • Mendiko bizikleta mota guztiak eta Tandem bizikletak.
  • Bizikleta elektrikoak edo laguntze elektrikodunak ez dira baimenduak ere ez.
  • Bizikleta etzanak, trizikloak edo eskuzko propultziodun bizikleta ez dira onartuak, ez bait dute behar besteko bermerik parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko.
  • Txirrindulari ezinduak inskribatzea onartuko da, ezinduak eta erabiltzen diren materialak gainerako txirrindulariekin arriskurik gabe ibiltzeko aukera ematen dien heinean

7. Artikulua : INGURUMENAREN ERRESPETUA

Proba euskal lurraldean egiten da. Ingurunea, zeharkatutako guneen garbitasuna eta Ziklosporaren irudia errespetatzeko, guztiz debekatuta dago ibilbidean hondakinak (paperak, bilgarriak, plastikoak…) uztea.

Erakundeak beretzat gordetzen du lehiakideak deskalifikatzeko eskubidea, hondakinak nahita botata edo zaborretatik kanpo botatzen badituzte.

Motozale espezializatuek eta erakundeko patruilariek kontrolak egingo dituzte kutsatzaileak lasterketatik kanpo uzteko proba egiten den bitartean.

8. Artikulua : LASTERKETAKO SEGURTASUNA

Antolakuntzakoak ez diren ibilgailu jarraitzaileak guztiz debekatuta daude ibilbidean zehar. Erakundeak eskubidea du ibilgailu jarraitzale baten laguntza jasotzen duen edozein txirrindulari deskalifikatu ahal izateko.

Antolakuntzak ikusgarriak diren fletxak jarriko ditu martxan zorura doituak, eta panelak, probaren ibilbidean segurtasuna bermatzeko. Seinalatzaileak egoteak ez du esan nahi, inola ere, errepidea itxita eta probetarako gordeta dagoenik.

Bidegurutze eta rotondatan seinalatzaileak egongo dira segurtasuna bermatzeko.

Parte hartzaileek errespetatu egin behar dituzte segurtasun-aginduak, eta bete egin behar dituzte FFC komisarioen aginduak eta polizia-indarren aginduak.

Erratz autoak aurreratzen bazaitu eta helmugara heltzean probako segurtasun dispositiboa bukatuko da. Parte hartzaileak CHANTACOko (Saint-Jean-de -luz) harrera gunera itzuliko dira, markatutako ibilbidea jarraituz, probaz kanpo, errepide irekiaz eta norberaren erantzunkizunez.

Zerbitzu medikoa, postu finko eta mugikorretan banatuta, PCCOURSE eta PCMEDICALekin lotzen da. Beharrezko esku hartzeko edo ebakuatzeko betekizunak azken honek ziurtatuko ditu.

Mediku-laguntza hori medikuek, anbulantziek eta behar besteko laguntzaileek osatuko dute, indarrean dagoen ministerio-araudiaren eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera.

  • Osasun segurtasuna

COVID 19aren aurrean babesteko araudia antolatzaileek aplikatuko dute, eta parte-hartzaileek errespetatu beharko dute. Bere edukia aldakorra izan daiteke.

  • Banakako segurtasuna

Homologatutako kasko zurrunaren erabilera nahitaezkoa da partehartzaile guztientzat eta proba osoan zehar.

Parte-hartzaile bakoitzak errepideko kodean jarritakoak betetzeko konpromisoa hartzen du, Prefektura dekretuan eskatu bezala.

Batez ere, parte-hartzaile bakoitzak bidearen eskuineko ertzetik gidatuko du, eta zuhurtasun berezia izango du mendateen jaitsieretan zirkulazioa zabalik dagoelako.

Kirolaren aurkako jokabideak, araubidean, ibilbideetan edo segurtasunean ez betetzeak baztertzaileak izango dira. Era berean, mediku-langileek baimena dute bertan behera uzteko edo ebakuatzeko, parte hartzen duten guztien osasunerako, bizitzarako edo besteenetarako kaltegarriak diren arriskuak hartzen dituztenak.

Antolakuntzakoak ez diren Ibilgailu jarraitzaieak debekatuta daude.

« Lasterketa et osasun » pertsona guztiek komunikazio sistema bat izango dute.

Numero-zerrenda baliagarri bat (telefono-kontaktuak) emango die antolakuntzak parte-hartzaileei

9. Artikulua : LASTERKETAKO ASISTENTZIA

Parte hartzaileak bere laguntza mekanikoa bermatu behar du. Errepidera itzultzeko ezintasun teknikoaren ondorioz, erratz autoa hartu behar badu lasterketatik kanpo deklaratua izango da.

10. Artikulua : ORDUTEGIA ETA KONTROLAK

Ordutegi kalkulatuak aukera emango die prestakuntza egokia duten txirrindulariei FFC araudiak ezarritako epeetan iristeko.

FFC arbitroek ordutegi horiek errespetatzea bermatzen dute. Denbora hauek gainditzen dituenei bizikletako plaka kenduko zaie. Hortik aurrera, erakundearen segurtasun dispositibotik kanpo geldituko da.

Antolakuntzak bere gain hartzen du igarotze-ordutegia aldatzeko eskubidea, baldintza meteorologikoen eta probaren premien arabera. Edozein aldaketak komunikazio bat izango du berehala.

Erratz autoak gainditzen duen edonor “lasterketatik kanpo” egongo da eta bere ardurapean ibiliko da erakundearen segurtasun zerbitzutik kanpo. Erratz autoaren ordutegia LA BIZIKLETA-ko ibilbide bakoitzaren roadbook-ean agertzen da.

169km et 109km tako ibilbideetan auto erratza 22km/h abiaduran ibiliko da.

11. Artikulua : KRONOMETRAJEA ETA SAILKAPENAK

Kronometratzeak, detekzio elektronikoko sistema batekin, lasterketaren erregulartasunaren kontrola ahalbidetzen du eta egindako ibilbidea balioesten du.

Detekzio elektronikoko sistema fidagarritasun irizpide zorrotzekin hautatuko da. Fabrikatzaileek probak egiten badituzte ere, ez detektatzeko portzentaje txikia bat gertatu daiteke. Ez-detektatze horren ondorioz daturik ez egoteak, antolatzaileak sailkapenaren barruan dagoen lehiakidearen denbora ofiziala jarri ahal ez izatea ekarri dezake. Antolatzailea ez litzateke erruduntzat joko.

Zerrendan agertzen den parte-hartzailearen adin-kategoria izen ematean emandako dataren arabera kalkulatuko da.

Kronometratze elektronikoan espezializatutako hornitzaile batek (PB-Organisation) bermatuko du sailkapena.

Kategoria ofizialak ondokoak dira :

  • W1 kategoria: Emakumea 18/39 urte
  • W2 kategoria: Emakumea 40/49 urte
  • W3 kategoria: Emakumea 50 urte baino gehiago
  • A kategoria : Gizonezkoa 18/29 urte
  • B kategoria: Gizonezkoa 30/39 urte
  • C kategoria: Gizonezkoa 40/49 urte
  • D kategoria: Gizonezkoa 50/59 urte
  • E kategoria : Gizonezkoa 60/64 urte
  • F kategoria : Gizonezkoa 65 urte baino gehiago
  • H kategoria : FFC Elbarritasunarekin bakarrik

Bakoitzaren adina jaiotza-urtearen arabera zehazten da, 17 urtekoen kasuan 18 urte dutela konsideratuko da.

Desadostasun guztiak arbitroen epaimahaiaren aurrean aurkeztu behar dira, iritsi eta 30 minutu pasatu aurretik.

Parte-hartzaileak sailkapenaren amaieran agertzen dira, DSQ izenburupean. Araudiari aurka egiten dion oro baztertutzat joko da. Hurrengoak araudiaren kontrako jarreratzat hartuak izango dira:

  • Partehartzaile batek emandako dorsala era irregularrean erabiltzeagatik ;
  • Antolakuntzakoa ez den ibilgailu jarraitzaile baten laguntza izatea ;
  • Ingurunera eta nahita zaborra botatzen harrapatua izatea ;
  • FFC-ko arbitro edo komisarioen edo polizia indarren aginduei kasu ez egitea;
  • Jokamolde desegokia, errespetu faltakoa izatea, probaren bilakaera egokian lanean dabiltzanekin edo antolakuntzakoekin ;
  • Pixa, horretarako egokitutako guneetatik kanpo egitea;
  • Errepideko kodea hausten harritua izatea ;
  • FFC-ko arbitro batek probatik baztertzea.

“Lasterketaz kanpo” dauden partaideak sailkapenaren amaieran agertzen dira, DNF izenburupean. “Lasterketaz kanpo” kondideratutako dira hurrengo partehartzaileak :

  • Antolakuntzako ibilgailutan jasotakoak;
  • Ordu mugak gainditutakoak;
  • Helmugan aurkezten ez diren partehartzaileak.

12. Artikulua : GARAIKURRAK

Garaikur edo sari ezberdinak, lore-sortak eskainiko dira scratcheko lehen hiru sailetan, bi probetan eta kategoria bakoitzeko lehen hiruetan (metagarriak ez diren sariak).

Sari banaketa igandean izango da, 2024ko Maiatzaren 19an, 14h00etan, helmuga gunean. Banaketa horretan dauden partehartzaileek bakarrik jasoko dute saria.

13. Artikulua : DOPINAREN AURKAKO BORROKA

BIZIKLETA FFCren babespean ari da egiten. Hori dela eta, Dopinaren aurkako kontrolak egin daitezke. Parte hartzaileek dopinaren debekua zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta Dopinaren aurkako kontrolei buruzko xedapenak ere, indarrean dauden lege eta erregelamenduen ondoriozkoak, bereziki, L.230-1 artikuluak eta Kirol Kodearen hurrengo artikuluak.

Parte hartzen duen orori, kontrol antidopin bat egitea eskatzen bazaio, berehala men egin behar dio kontrol horri.

14. Artikulua : SEGURUAK

Erantzukizun zibila: indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, antolatzaileak aseguru-kontratu bat onartu du, bere erantzukizun zibila estaltzen duena, bai eta kontratatutako partaideena ere, hirugarrenei kasuan-kasuan eragin diezazkiekeen edo beren artean sor ditzaketen kalte material edo gorpuzdunengatik. Kontratu honek ibilbide ofizialean eta probak dirauen bitartean soilik izango du eragina, hasi eta iritsi arte (kronometrajeaK fede emanez) inskribatu eta kontrolatutako parte-hartzaileentzat.

Gorputzeko kalteak, istripu aseguruak : L321- Sport Kodearen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erakundeak behin eta berriz azpimarratu du manifestazio horretan parte hartzeak ekar diezazkiekeen gorputzeko kalteak estaltzen dituen pertsonen aseguru-kontratu baten harpidetza egiteko interesa.

Parte hartzaileek beren burua bermatu behar dute kalte mota hauetarako. Federatuek beren federazioan egiaztatu behar dute gorputzeko kalteetarako behar bezala estalita dauden proba horietan parte hartzen dutenean.

Bestela, beren intereserako izango da, eta baita federatuakez direnentzat ere (nahitaezko FFC eguneko txartela), istripu-aseguru indibidual bat egitea beren aukerako aseguru konpainian.

Kaltea eta erantzukizun materiala: ez antolatzaileak, ez bere aseguratzaileak ez dituzte estaliko parte hartzaileen material eta tresnek jasan ditzaketen kalteak, erorketa, lapurreta edo antolatzaileak egindako traslado baten kasuan. Norberari dagokio bere aukerako seguru konpainian arrisku mota horien aurkako segurua egitea.

Parte hartzaileek antolatzaileen erantzukizunik eza aitortzen dute, edo ondasun edo gauza pertsonalak zaintzeko, lapurreta edo galera gertatuz gero, bizikleta-aparkalekuan barne. Hirugarren pertsonei (erakundeko kide izan ala ez) emandako objektuak, osagarriak edo bizikletak parte hartzailearen erantzukizun osoaren pean egongo dira.

15. Artikulua : IRUDI ESKUBIDEA

BIZIKLETAN parte hartzen duen edozeinek berariaz baimena emango die antolatzaileei, bai eta beren eskubidedunei edo akziodunei ere, bazkide eta komunikabideei bezala, emaitzak, irudi finkoak edo ikus-entzunezkoak erabil ditzaten, eta horien gainean agertu ahal izango da proba egitean, euskarri guztietan, mundu osoan, eta legeak, araudiak edo itunek aurreikusten duten iraupenik luzeenean.

Edozein desadostasun antolatzaileari jakinarazi behar zaio posta bidez proba egin aurretik.

Antolatzaileak, bere eskubidedunek, bere kausadunek espresuki debekatzen diote bere buruari, parte hartzaileen izena, ahotsa edo irudia erabiltzea euskarri pornografiko, arrazista, xenofobo eta, oro har, parte hartzaileen duintasunerako kaltegarria den edozein erabilpenerako.

16. Artikulua : CNIL

Antolatzaileak konpromisoa hartzen du probako parte-hartzaileek jakinarazitako datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko, eta 1978ko urtarrilaren 6ko Lege Informatikoan eta askatasun legean xedatutakoa errespetatzeko.

Parte hartzaileengandik jasotako informazioa erregistratuko da, eta antolatzaileak erabiliko du probetan parte hartzeko tratamendu egokia bermatzeko eta komunikazioa pertsonalizatzeko.

17. Artikulua : ERANTZUNKIZUNA

Betegabetze baten aurrean, partehartzailea izango da erantzule bakarra, gainera, berak zuzenki edo zeharka sortzen edo jasaten dituen istripuen erantzule zibila izango da.

Bere dorsala hirugarren pertsona bati ematen dion partehartzailea, erantzulea izango da istripua hirugarren horrek sortzen duenean eta probak irauten duen bitartean. Antolakuntzak ez du erantzunkizunik izango horrelako egoerei aurre egitean.

Parte-hartzaileak uko egiten dio antolakuntzarekiko ekintza orori ekiteari, edozein motatako kalte material edo gorpuzdunen ordaina lortze aldera, non partehartzailea autore edo jasan duena denean.

18. Artikulua : IBILBIDE ALDAKETA – PROBA BALIOGABETZEA

Antolatzaileak ibilbideak aldatu ahal izango ditu segurtasun-arrazoiengatik edo tutoretza-agintaritzek ezarriko dizkioten beste edozein arrazoirengatik.

Erakundeak beretzat gordetzen du proba partzialki edo erabat bertan behera uzteko eskubidea, arazo larriren bat izanez gero, edo beste edozein gorabehera gertatuz gero, lehiakideek inolako ordainketa edo kalte-ordainik jaso gabe. Hori dela eta, lehiakideek uko egiten diote edozein erreklamazio egiteari.

Ez da inongo izenematerik atzeratuko hurrengo edizio batetara. Antolakuntza parteatzaileen edozein errekursotik libre gelditzen da.

19. Artikulua : BESTELAKOAK

Araudi hau frantsesez idatzia dago, hizkuntza ofizialtzat hartuko dena. Frantziako legearen menpe dago. Arestian aipatu ez den edozein kasutan, probaren egunean indarrean dauden FFC Araudi orokorrei egingo zaie erreferentzia.

Irteera neutralizatua Donibane Lohitzuneko Gambetta kalean, zero kilometroa Sokoako irteeran.

Segurtasun arrazoiengandik partehartzaile kopurua 2024ra mugatu da.

20. Artikulua : KONTAKTUA ETA INFORMAZIOA

Antolatzailea : LA BIZIKLETA TALDEA email : contact@labizikleta.fr

Lehendakaria : M. LAFITTE Philippe, mugikor zenbakia : 06 30 92 63 84 email : contact@labizikleta.fr