Deskubritu Euskal Herriko martxa zikloturista : La Bizikleta Salida domingo 5 de junio 2022

Lehendakariaren hitza

Milesker

La bizikletaren bigarren edizioko lehendakariaren lehen hitzak MILESKER haundi batekin hasi nahi ditut.

Lehen edizioko 800 parte-hartzaileei milesker, bolondres guztiei milesker, kolaboratzaileei milesker eta Bizikleta Taldea Pays Basque-ko lagun guztiei milesker.

Zuetako bakoitzari esker lehen edizioa arrakasta haundi bat izan zen.

Asko izan zarete antolakuntzagaitik zoriondu gaituzuenak, ibilbideagatik, giroagaitik…

Jakin ezazue errekonozimendu horrek ohore egiten digula baina era berean hobetzera behartzen gaituela bigarren ediziorako.

Segurtasuna, parte hartzaileen ongi izatea gure proiektuaren muina dira. Aurrera bultzatzen gaituzten baloreak berdinak dira: pasioa, adiskidetasuna, partekatzea, bizikidetasuna eta plazerra.

Hitzordua luzatzen dizuegu 2023ko MAIATZAK  28an Donibane Lohitzunen.

Donibane Lohitzune eta Iparralde oraindik ezagutzen ez dutenentzat, ez galdu gure probak eskaintzen dizuen gure lurraldearen aberastasun eta aniztasuna…

Proba ostean, partaideen gunean, zuen lagunekin, familiarekin probaren nondik norakoak komentatzeko aukera ezinhobea izango duzue jan eta zerbait edaten dezuten bitartean. Era berean gure partaide eta kolaboratzaileekin hitzegin ahalko duzue.

Lanean gabiltza egun ahaztezin bat zuei eskaintzeko.

Zuek lehen aldiz edo berriz ikusteko irrikitzen gaude.

IKUS ARTE

Philippe LAFITTE
BIZIKLETA TALDEa-ko Lehendakaria