
Parte hartu la bizikletaren bigarren edizioan!
Etorri Euskal Herriko errepide eta mendateei aurre egitera…bi formatu dituen proba bat martxa zikloturista bikain bat deskubritzeko!
Deskubritu Euskal Herriko martxa zikloturista : La Bizikleta
Gure Bizikleta Taldea Pays Basque kluba pozik eta harro dago Donibane Lohizunen irteera eta helmuga duen zikloturista martxa baten 2. edizioa antolatzeaz: LA BIZIKLETA-k Euskal Herriko errepide tipikoetatik igarotzen diren mendi erdiko bi ibilbide proposatuko ditu, Frantziako Tourra eta Espainiako Itzulia hainbat aldiz igaro dira bertatik. Pirinioen magaleko ikuspegi zoragarriez gozatuko duzue ibilbide osoan zehar barreiatutako gailur eta igoeretatik igarotzen diren errepideetatik. Donibane Lohizuneko gune pribilegiatua familia edo lagun kirolariekin ikus dezakezue Mendekoste asteburuan.
110 eta 170 km-ko bi ibilbideak Pirinio Atlantikoetako departamenduan bakarrik egiten dira, txirrindularien-lurraldean. Zatozte Euskal Herriaren benetakotasuna partekatzera.
Lasterketako partehartzaileek GOBIK maillota izango duzue lasterketaren irudiarekin. Izan zaitezte ekitaldi honetako antzezle 2023ko Maiatzak 28 an maillota jantzita eramanez!!!