Deskubritu Euskal Herriko martxa zikloturista : La Bizikleta Salida domingo 5 de junio 2022

Galde/Erantzunak – La Bizikleta

GALDERAK ERANTZUNAK
Posible da maillotaren tamaina aldatzea? EZ. Gobik tamainen gida emana izan da izenemate prozesuan kontutan izateko.
komenigarria/derrigorrezkoa da maillota jantzita eramatea? Biziki gomendagarria da maillota jantzita eramatea identifikazioa eta segurtasuna bermatzeko
Zein da irteera ordua eta lekua? Helmuga lekua? 7:30, 9 rue Leon Gambetta (St Jean de Luz-eko oinezkoa karrika). Helmuga, Chantako gunearen aurrean.
Proba biak ordu berdinean ateratzen dira? BAI.
Partehartzaile eta laguntzaileentzat jatekoa egongo da? BAI. Partehartzaileentzat dortsalaren boltsan emandakoa tiketa entregatuta. Laguntzaileentza ondoko standetan stocka bukatu arte:Txerriki (devant gymnase), B11-Laika HOT DOG.
Zein eguraldi emanten dute 28/05/23 an? 27/05/23an emango da prebisioa.
Posible al da beste lagun baten dortsal/maillot/poltsa jasotzea? BAI. Webguneko ondoko dokumentua betez (informazioa-dortsal jasotzea) eta bertan eskatzen diren agiriak erakutsita.
Nola funtzionatzen du lehentasuneko irteraguneak? Ordutegi berezia du? Izen ematean eskatu dutenek, dortsal zenbaki gorria izango dute. Hauek lehentasuneko irtera gunera sartzeko kontrola pasa beharko dute. 6 pertsona egongo dira gunean bertan dortsal kolorea egiaztatzeko. Ez dago ordutegi berezirik gune honetara sartzeko.
Eserita bazkaltzeko lekuren bat egongo da? BAI, eguraldi ona egiten badu gimnasioaren eskuin aldean. Euria eginez gero aldemeneko eskolaren barruan..
Bizikleta uzteko gune zaindu bat egongo da? BAI, gimnasioaren eskuin aldean. Bizikleta usteko momentuan jasotzeko pegatina bat emango zaie bizikleta usten dutenei.
Nola egin partehartzailearen poltsa jasotzeko? Emailez jaso duzun dortsal zenbakiarekin zure zenbakiari dagokion mahaira joan beharko duzu. Mahaiaren aurrean egongo dira zein dortsal zenbaki den mahai bakoitzean. Ez baduzu emailik jaso edo begiratu ez baduzu, lasai, gimnasio sarrera aldemenean dauden listetan zure dorsal zenbakia ikusi eta dagokizun mahaira joan.
Non daude habituallamientoak? Muxurentzat: Macaye (km54), Larresore (km79), Chantaco (km106)

Pimentéerentzat: Baigura joan (km57), Iparlatze (km99), Baigura etorri (km126), Larresore (km143), Chantaco (km170)