Aurreinskripzioa: 2026ko abenduaren 1ean
Ibilbideak
La Bizikleta
Frantziako Tourrak, eta baita Espainiako Vueltak ere, oso maiz egiten dute etapa Euskal Herrian. Ez da kasualitatea… Hemen, errepideek mendateak zeharkatzen dituzte paisaia berdeen artean. Horregatik sortu genuen La Bizikleta. Eta txirrindularitzaren zaleak bazarete, lasterketa hau zuentzat egina dago.
Kortsarioen hiritik, Donibane Lohizunetik, abiatuko zarete, eta itsasertzeko errepidea jarraituko duzue Espainiako muga hurbileraino. Ondoren, bideak Euskal Herriko barnealdera eramango zaituzte. Ibilbide lauak, mendateak eta « malda politak » txandakatuz, inguruko paisaiaz gozatuko duzue 135 km-tan eta 2.350 m-ko desnibel positiboan zehar.
Ibilbidea alda daiteke, aldaketaren bat ezartzen bazaigu.
GPX ibilbidea
Kontuan izan GPX ibilbideek desnibel desberdinak izan ditzaketela.
